Galderak

Zalantzarik geratu al zaizu? Ikus maiz egiten diren galderak.

Era berean, CYE bezeroekin, langileekin eta agenteekin familia egiten duen enpresa da. Batasunean sendotzen den familia, beti ere laguntzeko prest dagoena behar dutenean.

Zer da CUPS delakoa?

CUPS siglek Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala esan nahi dute, eta hornidura elektriko puntu bakoitza identifikatzen du. Espainian ES hasten da, eta 20 edo 22 digitu ditu.

Leer más

Nola kontratatu online

CYE ENERGÍArekin kontratatu nahi baduzu, zuk zeuk egin dezakezu gure webguneko “KONTRATAZIO” atalean.

Eskatutako datuekin bakarrik bete beharko dituzu eremuak (egungo merkaturatzailearen fakturan aurkituko dituzu denak) eta, azkenean, eskatutako dokumentazioa atxiki (zure NANren kopia nagusiki).

Datuak zuzenean iritsiko dira gure sistemara eta, akatsa edo dokumenturen baten bat falta ezean, unean bertan izapidetuko dira.

Jasoko duzun hurrengoa CYEra ongi etorria emango dizun posta izango da.

Leer más

Kontratatzeko zehaztutako epeak

Bi fasetan kontratatuko da CYE Energia. Hasteko, sinatu beharko duzun kontratua bidaliko dizugu (aurretik sartutako datuekin) eta, ondoren, Banatzailearekin izapidetuko dugu hura.

Guk eskatu ondoren, banatzailearen esku geratzen da onarpena eta aktibazioa, eta, izapide motaren arabera, aktibazio-epe hauek ezartzen ditu:

7-10 egun tarifa eta potentzia aldatzeko 10-15 egun alta berrientzat
(Onartzen den unetik)

Titulartasun aldaketak izapidetzearen unean bertan egiten dira, edo 24/48 ordutan, asko jota.

Leer más

Merkaturatzailea aldatzeko dirua ordaindu behar da edo elektrizitate gabe geratu ahal izatea eragin dezake?

Merkaturatzailea aldatzeak berez ez du kosturik, eta elektrizitatearen hornidura ez da etengo. Merkaturatzailea aldatzen denean potentzia igotzen bada, tentsioa aldatzen bada, autokontsumoa instalatzen bada, ala dena delakoa, litekeena da araututako kosturen bat ala beste ordaindu behar izatea.

Leer más

Zergatik ez ditut jasotzen fakturak edo zergatik jasotzen ditut zenbatetsiak

CYE ENERGIAn Banatzaileak zure kontagailuko irakurketak bidaltzen dizkigunean bidaltzen ditugu fakturak. Horregatik, posible da hurrengo baldintzetako bat ala beste ematea:

1. “Ez dut jasotzen nire faktura”. Zure faktura ez bada iristen zuk espero zenuenean, ez zaitez kezkatu. Banatzaileak beti ez ditu bidaltzen irakurketak hileko egun berean, egun batzuk aurreratu edo atzeratu ahal da aurreko hilearekiko. Guztiz normala da eta ez duzu zertan kezkatu, azken faktura jaso zenuenetik 30 egun igaro ezean. Hala bada, jarri gurekin harremanetan eta erreklamazioa irekiko dugu.

2. “Jaso duzun fakturak irakurketa zenbatetsiak ditu” edo “Jaso duzun fakturak 0 kontsumoa du”. Zenbait kasutan, Banatzaileak ezin ditu lortu kontagailuen irakurketak eta, bezeroari faktura gabe ez uzteko, irakurketa zenbatetsiak edo energia irakurketa = 0 dutenak bidaltzen dizkio. Hori gertatzen bazaizu, ez kezkatu, guk erreklamatzen baititugu automatikoki errealak ez diren edo energia kontsumoa = 0 duten faktura guztiak.

Banatzaileak benetako irakurketekin bidaltzen digunean ebazpena, ordaintzeko faktura bidaliko dizugu (behar zena baino gehiago ordaindu baduzu) edo aldea fakturatuko dizugu (behar zena baino gutxiago ordaindu baduzu).

Leer más

Nola ordaindu itzulitako faktura

Edozein arrazoirengatik zure faktura bat ala gehiago itzultzen badigu zure bankuak, 3 ordainketa-metodo ditugu:

1. Berreskuratzea: jar zaitez gurekin harremanetan eta adierazi bankutik berriz kobratzea.
2. Transferentzia bidez ordaintzea: egin bankuko transferentzia zor duzun zenbatekoarekin eta adierazi kontzeptuan zure NAN zenbakia ordainketa zuk egin duzula jakin dezagun. Gogoratu zure transferentziaren ordainagiria bidali behar diguzula. Eskatu ezazu sarrera-kontua.
3. Txartelarekin ordainketa: deitu telefonoz, adierazi zer ordaindu nahi duzun txartelarekin eta erabili behar duzun esteka bidaliko dizugu.

Leer más
cropped-nav-logo-cye-1.png

Zure konfiantzazko konpainia elektrikoa gara

cropped-nav-logo-cye-1.png

Zure konfiantzazko konpainia elektrikoa gara

Guretzat kontratu kode bat edo kontsumo kode bat baino askoz ere gehiago zarelako. Behar gaituzu? Erantzungo dizugu.

Zure horniduran eragin teknikoren bat baduzu (adibidez, argia joan bazaio edo tentsioa igo bada eta horrek kalteak eragin baditu zure etxean edo negozioan), gurekin harremanetan jar zaitezke inolako arazorik gabe, baina gomendagarriena da zuzenean Banatzaileari deitzea, sare elektrikoko gorabehera horiek zure eskumenekoak baitira, eta handik eman ahal izango baitizkizute gertatutakoaren xehetasun guztiak eta gorabehera konpontzeko aurreikusitako denbora.

Intzidentziaren ostean eragindako kalteak erreklamatu nahi baldin badituzue atr@cye-energia.com helbidera idatzi, eta azaldu ahal duzun hobeen gertatutakoa eta zein kalte izan dituzun, kalte ordainak erreklamatua ahal izateko Banatzaileari.

Gure hornidura BT ala GT den jakiteko faktorea hornidura konektatuta dagoen tentsio maila edo potentzia-diferentzia (V) da. Transformadorea bezeroarena bada, hornidura GTra egongo da konektatuta.

Tentsioa 1 kV edo txikiagoa bada, BT izango litzateke.

1 kV-tik gora GT-tzat ematen da.

Baina argitu behar dugu denbora luzez 1 kV eta 36 kV bitarteko tentsioari erdi-tentsioa esaten zitzaiola (ET) eta, 36 kV-tik gora GT.

ATR tarifaren edo sarbide tarifaren bitartez jakin dezakegu gure hornidura BTra edo GTra konektatuta dagoen:

· BT-ko tarifak 2.0TD eta 3.0TD dira (biak V ≤ 1 kV).

· GT-ko tarifak tentsio-mailetan bereizten dira eta horrela multzokatzen dira:

6.1TD (1 kV < V < 30 kV)

6.2TD (30 kV ≤ V < 72,5 kV)

6.3TD (72,5 kV ≤ V < 145 kV)

6.4TD (V ≥ 145 kV)

Kasu berezi batzuetan, GTra konektatuta dauden hornidura batzuek BTra irteera duten transformadoreei daude konektatuta eta BTko ekipamendua dute. Kasu horietan, egoera horrek energia-galera dakar transformazioan, 1164/2002 Errege Dekretuak arautzen duen bezala, urriaren 26koa, eta horniduraren fakturan kontadoreak neurtutako energiaren banatzaileak kalkulatutako galerak gehituko dira.

Modalitate finkoaz eta modalitate indexatuaz ari garenean, zure hornidura kontratuan energiari aplikatzen zaion prezio motari buruz ari gara.

Prezio finkoa prezio-modalitate bat da eta, kontratuaren indarraldian arau-esparruan aldaketarik egiten ez bada, egonkor mantentzen da eta berdina izango da faktura bakoitzean. Prezio modalitate honek kontratua sinatzen denetik iraunkortasun bat eskatzen du, hartan zehaztutako aldian zehar.

Indexatutako prezioa modalitate aldagarria da, eta energia ordaintzeko prezioa merkatu elektrikoko energiaren prezioari lotuta dago, orduka aldatzen baita. Horregatik, faktura bakoitzean prezio bat lortuko dugu merkatuaren gora-beherei doituz. Indexatutako prezioaren modalitateak ez du iraunkortasunik.

Garraio eta banaketa bidesariak eta karguak Gobernuak araututako kosteak dira; potentzia zein energia terminoetan aplikatzen dira. Beraz, beti sartuko dira prezioan kWh (energia) eta kW (potentzia) ordaintzen den prezioa. Oro har, prezio indexatuetan, fakturan zehaztuta aurkituko ditugu.

Batetik, bidesarietan gure horniduran energia eskuragarri izateko eta horraino garraiatzeko kostuak sartzen dira.

Bestalde, karguak Gobernuak sistema elektrikoa martxan mantentzeko eta energia berriztagarrien prima-sistema mantentzeko zenbatetsi duen kostua dira.

2021eko ekainaren 1eko sarbide tarifen modalitate berria aplikatuz, CNMCk 3/2020 Zirkularrean proposatutakoa, ordu-tarteak zehazten dira hornidura elektrikoko tarifa guztientzat (2.0TD, 3.0TD, 6.1TD, etc…).

Aldi bakoitzak eguneko ordu batzuk ditu zehaztuta. Beraz, energia zein ordutan kontsumitzen den kontuan izanik, ordu-tarte horri dagokion prezioa aplikatuko da.

Ordu-tarte desberdinen araberako prezioaren arrazoia, nagusiki, bidesarien eta karguen mende dago. P1 tartean P2an baino kostu handiagoak aplikatuko dira eta, azken honetan kostuak handiagoak izango dira P3an baino, eta horrela ondoz ondo. Zergatik? P1ek kontsumo handieneko orduak biltzen ditu eta tesitura hori justifikatzen da esanez sistema elektrikoa eraginkorragoa izan dadin saiatzeko modu bat dela, erabiltzaileak kontsumoak ordu merkeagoetara (energia-kongestio txikiagoarekin) eramaten saiatuko delako eta orekatuagoa geratzen delako.

Batzuetan, aldi bakarrarekin prezio finko bat aurki dezakegu, hau da, prezio bera eguneko 24 orduetan. Baina formula hori prezio finkoetan bakarrik gertatzen da.

Oro har, hala da, bidesariek eta karguek kostu txikiagoa baitute tarte horietan, baina Gobernuaren ohiz kanpoko neurriak aplikatzen diren egoeretan, hala nola karguak murriztean (ordu-aldien artean oreka handiagoa eragiten dute) eta/edo, indexatutako modalitatearen eta gas-topearen bidezko doikuntza-mekanismoaren kasuan, gerta daiteke denboraldi horiek beste batzuk baino prezio altuagoa izatea, printzipioz.

Bi terminoek Instalazio Elektrikoko Ziurtagiria esan nahi dute. Ziurtagiri hori ezinbestekoa da argia kontratatu edo aldaketa teknikoak egin ahal izateko, eta instalazioak behar bezala funtzionatzeko baldintzak eta baldintza teknikoak betetzen dituela berresten du. Hartan adierazten dira kontratatu daitekeen potentzia maximoa eta horniduraren tentsioa ere.

Instalatzaile baimendu batek egin behar du, eta bere erkidegoko erakunde eskudunean aurkeztu.

Hornidura banaketa-sarera konektatzen duen konexioa da hargune elektrikoa.

Kontagailua normalean dagokion enpresa banatzailearena da; beraz, kontagailuaren alokairu-kuota bat ordaintzen zaio, hornidura elektrikoaren fakturaren bidez fakturatzen dena eta gure horniduraren kontsumoa kontabilizatu ahal izateko beharrezkoa dena.

Kontagailu bat erosteko edo beste enpresa bati alokatzeko aukera ere badago, baina aukera hori gomendagarriagoa da enpresak edo industriak hornitzeko. Horrela, ahalik eta informazio gehien lortzen dute beren kontsumoak egokitu eta optimizatzeko, eta abantaila handiak lortzen dituzte.

Hartune-eskubideak dira, eta bezeroak hornidura berri baten Banatzailearen instalazioan alta ematean edo lehendik dagoen baten handitzean ordaindu behar dituen gastu guztiak dira.

– Sarbide eskubideak. Izenak adierazten duenez, garraio elektrikoaren sarera sartzearen ondoriozkoak dira, eta kostua 19,7 €/kW da (kontratatu edo hedatu nahi dena) + BEZ.

– Luzapen eskubideak. Hornidurari elektrizitatea ematen dion azpiegitura mantentzeari dagokio. Kostua 17,37 €/kW da (kontratatu edo hedatu nahi dena) + BEZ.

– Hartune eskubideak. Banatzailearen jardunaren ondoriozkoak dira. Kostua 9,04 €/jarduketa + BEZ.

Kostu hauek Banatzaileak zehazten eta kobratzen ditu CYEk “sarbide faktura” gisa igortzen duen fakturaren bitartez.

Hauek dira kostu horien izapide ohikoenak: alta berria, potentzia handitzea, autokontsumoa aktibatzea.

*Oharra: litekeena da, horniduraren inguruabarrak direla eta, gaur egun kostu horiek guztiak ordaindu behar ez izatea, horietako batzuk bakarrik baizik. Zure kasuan zenbat ordaindu beharko duzun jakiteko, jarri gurekin harremanetan.

Goi-tentsioa (36 kV arte):

– Hartune eskubideak: 79,49€ + BEZ.

– Sarbide eskubideak: 15,72€ + BEZ kontratatutako potentzia areagotzen den kW

bakoitzeko.

– Luzapen eskubideak: 16,99€ + BEZ kontratatutako potentzia areagotzen den kW

bakoitzeko.

CYE ENERGIAN bezero-eremu bat dugu, fakturak eta kontratua nahi duzun guztietan kontsultatzeko.

Ongietorriko mezua jasotzen duzunean, egin klik hartan datorren estekan, eta pasahitz bat aukeratu eta sartu ahal izango duzu. Zure erabiltzailearen helbide elektroikoa zure kontratuari dago lotuta.

Gure webguneko “BEZEROEN EREMUA” menuaren bidez edo esteka honetatik ere sar zaitezke zure bezeroen eremura:

https://intranet.cye-energia.com/intranet/app/index.php

Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu “Pasahitza ahaztu zait” eta posta elektroniko bat bidaliko dizugu hura berrezartzeko.

Bezeroen arlora ezin bazara sartu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.

Prezio indexatua Merkatu Elektrikoaren arabera aldagarria da hilero (OMIE webgunea, bero-mapa). Modalitate honen abantaila prezioa merkatuan egonkor eta merke dagoen hilabeteetan etekina atera daitekeela da. Horrez gain, indexatzeak ez du inongo iraunkortasun mota dakar. Aukera merkeena da epe ertain-luzera.

Kontrara prezio finkoa dago. Modalitate honen abantaila kontratua indarrean dagoen bitartean Kwh-ko beti berdina ordaintzearen erosotasuna da. Desabantaila 12 hilabeteko iraunaldia duela eta epe ertain luzera garestiagoa izaten dela da.

Autokontsumoko instalazio baten bidez, zure fakturan aurrezki handia lor dezakezu, zure instalazioak sortzen duena zuzenean kontsumituta. Gainera, kontsumitu ez duen zatia sarera itzul daiteke, soberakinen konpentsazio sinplifikatuaz baliatzeko.

Soberakinaren konpentsazioa OMIE merkatuko prezioaren arabera egiten da; prezio aldakorra da, eta orduka kalkulatzen da. Konpentsazioa egiteko, ekoizpen fotovoltaikoko soberakinen kurbaren araberako sorkuntza-orduak hartuko ditugu kontuan, edo, bihurgunerik ez badago, 13:00etatik 16:00etara (biak barne) definitutako soberakinak gehien sortzen diren orduak hartuko dira kontuan, 0,98rekin biderkatuta.

Adibidez, prezioa 150 €/MWh bada (0,150 €/kWh) horrela konpentsatuko litzateke:

Galdetu lasai etxean autokontsumorako instalazio bat egiteko aukerarik badagoen, argindarraren fakturan aurrezteko irtenbiderik errentagarriena baita epe labur eta luzera.

Bonu sozialari onura atera ahal izateko, zure zonako erreferentzia den merkaturatzailera aldatu beharko duzu, CYE ENERGIAk ezin baitu eskaini aukera hori merkatu librean dagoelako eta Gobernuaren baimena eta horretarako CNMV ez duelako.

CYE ENERGIAn sarera konektatzeko eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak, edozein teknologia, erregai eta taldetako kogenerazio-instalazioak, instalazio hidraulikoak eta minihidraulikoak eta biomasa-instalazioak dituen adierazten dizugu.

Merkatu Elektronikoan Agente Ordezkari gisa, gure bezeroen izapidetze tekniko eta administratibo ia guztia egiten dugu sistemaren operadorearen, Espainiako Sare Elektrikoaren (ESE), Merkatuaren operadorearen (OMIE), enpresa banatzailearen eta Merkatuen eta Lehiakortasunaren Nazioko Batzordearen (CNMC) aurrean.

Hainbat instalazio fotovoltaikoren jabe gara, eta, beraz, oso ondo ezagutzen ditugu ekoizlearen beharrak eta eskakizunak. Zure instalazioen errentagarritasuna maximizatzen lagunduko dizun ordezkaritza ekonomikoko zerbitzua eskaintzeko moduan gaude; zerbitzu pertsonalizatua, hurbilekoa eta konfiantzakoa, zuregatik zuregana, gardentasun osoz.

Segurtasun juridikoarengatik eta datuen babesarengatik, CYE ENERGIAn horniduraren aldaketen kudeaketa guztiak posta elektronikoz egiten dugu.

Zure horniduran aldaketaren bat egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan contratos@cye-energía.com helbide elektronikoaren bitartez, eta adierazi zer egin nahi duzun eta zein hornidura puntuz ari zaren, titularraren NANrekin edo CUPSarekin batera, zein informazio/dokumentazio ekarri behar duzun eta behar duzun izapidearentzat zein urratsi jarraitu behar diezun adierazteko.

Jarraian, aldaketa mota bakoitzerako beharrezkoa den dokumentazioa azaltzen da.

TITULARRA ALDATZEKO BEHARREZKO DATUAK ETA DOKUMENTAZIOA.

CUPS bidezko hornidura-puntuaren identifikazioa (fakturan ikus daiteke) edo oraingo titularraren NANa.

Enpresa bat bada titular berriaren IFKa.

Enpresa bat bada titular berriaren NANa edo ordezkariaren NANa.

Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.

Kontu zenbakia.

Aldaketaren frogagiria, hau da, hornidura-puntuaren helbidearekin lotutako titular berria azaltzen den dokumentua (errentamendu-kontratua, OHZ, eskritura…).

KONTUA ALDATZEKO BEHARREZKO DATUAK ETA DOKUMENTAZIOA.

CUPS bidezko hornidura-puntuaren identifikazioa (fakturan ikus daiteke) edo oraingo titularraren NANa

Kontu zenbaki berria.

Izen-abizenak eta banku-kontuaren titularraren NANaren kopia, horniduraren titularra ez bada.

POTENTZIA ALDATZEKO BEHARREZKO DATUAK ETA DOKUMENTAZIOA

CUPS bidezko hornidura-puntuaren identifikazioa (fakturan ikus daiteke) edo oraingo titularraren NANa

Nahi diren potentziak epe bakoitzean

Horniduraren bajak Banaketa Sarearen deskonexioa dakar, beraz, hornidura behin betiko geratuko litzateke argi gabe. Horrek esan nahi du aurrerago norbaitek argiari berriz alta eman nahiko balio, altuak izan daitezkeen kostuei aurre egingo lietekeela ziurrenik.

Behin betiko bajaren alternatiba izango litzateke titular-aldaketa bat egitea, gurekin inolako kosturik gabe kudeatzen den izapide bat, eta horrek esan nahi du horniduraren titulartasuna gaur egun egoitza/lokala okupatzen ari den pertsonari ematen zaiola; beraz, pertsona hori fakturen ardura hartzen hasi da, eta ez zaude hornitze-puntuarekin lotuta.

CYE energian merkatuko merkaturatzaile gardenena izateko asmoa dugu. Horregatik, gure argi-indarraren fakturetan, prezioa osatzen duten merkatuko kostu guztiek osatzen dute gure fakturaren prezioa.
Gure faktura elektronikoaren zati guztiak ulertu nahi badituzu, gure blogeko artikulua irakurtzera gonbidatzen dizugu.

Energia ez da luxua

Energia garbian eta prezio onean, faktura argi eta gardenetan eta arazoak konpontzen eta irtenbideak ematen dituen zerbitzu zintzo eta profesionalean sinesten dugu.

Zuk ere bai?

Tarifa elektrikoak

Etxeentzako tarifak
Negozioko tarifak

Kontsumo gutxiko etxeetarako eta negozio txikietarako.

Kontsumo gutxiko etxeetarako eta negozio txikietarako.

Hornidura eta autokontsumoa elkartzen dituzten etxeentzako.

Gure tarifak diseinatzen ditugu zure etxean edo negozioan zerbitzu onena preziorik onenean izan dezazun. Aurkitu zurea.

Ahaztu orduak.

Kontsumo handientzat diseinatua.